| |
Spirit.ocx kontrola 
LEGO MindStorms 1.5 edo LEGO Technic CyberMaster-ekin
batera datorren CD-ROMa instalatzen denean, automatikoki SPIRIT.OCX
ActiveX kontrola instalatzen da ordenagailuan. Kontrol honek programazio
inguru ezberdinetatik RCX kontrolatzeko aukera ematen du, besteak
beste, Visual Basic, Visual C++, Delphi eta Visual Java++-etik.
NQC-rekin alderatuz, hizkuntza hauek robotak erregistratzen dituen
datuak jasotzeko eta prozesatzeko aukera ematen dute. NQC-rekin konbina
daiteke aplikazio sofistikatuak egiteko, adibidez, robota kontrolatzen
duen programa NQC-z idatzi eta ordenagailuan datuak prozesatzeko Visual
Basic edo besteren bat erabiliz. Robotak ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko
aukera ematen du.
Visual Basic-en kasuan, Microsoft Office edo beste hainbat aplikazioekin
batera datorren Visual Basic for Aplications erabil daiteke.
Dokumentuen atalean
LEGO roboten programazioa: Visual Basic eskuliburua duzu.
LEGO MindStorms 2.0k berriz ez du honelako kontrolik eskaintzen.
Honen ondorioz ezin da infragorrien dorre berria (USB) Visual Basic-etik
erabili. Arazo honi irtenbidea emateko Phantom
kontrola dago.
Loturak
- Phantom
- The Spirit.ocx Replacement: Spirit.ocx-en ordezkoa firmwarearen
2.0 bertsioarekin programatzeko.
- LEGOk erreferentzia gida eskaintzen du
bere webgunean. Spirit.ocx-ena http://mindstorms.lego.com/sdk/default.asp
helbidean aurki dezakezu.
- Visual Basic-en ikastaro
bat LEGO MindStorms abiapuntu moduan hartuta. Irlandako "Waterford
Institute of Technology" -ko ikasle batzuk egindako lana da, eta
dokumentuen atalean euskarazko
bertsioa aurki dezakezu.
- BrickCommand:
Aplikazio honi esker programak Visual Basic-en editatu eta ondoren,
RCXra transferitu ditzakegu.
|