:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 08/04/14

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

ROBOLAB

Sarrera

LabVIEW unibertsitateetan eta industrietan neurketa eta automatizazio aplikazioak garatzeko erabiltzen den programazio inguru grafiko bat da. Adibidez, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Vilanova i La Geltru-ko Unibertsitate-Eskola Politeknikoan "Instrumentuen Kontrolean Tekniko Espezialista" hainbat ikastaro emateko software hau erabiltzen dute instrumentazioa kontrolatzeko.

ROBOLAB RCX programatzeko eta kontrolatzeko programazio inguru grafiko bat da. LEGOk komertzializatzen duen software honek ume eta gazteei zuzendutako LabVIEW-en edizio berezi bat erabiltzen du (beraiek diotenez 6 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta dago). ROBOLABek erabiltzailearen ikasketa mailari egokitutako programazio modu ezberdinak eskaintzen ditu: Pilot eta Inventor. Gainera, Investigator modua eskaintzen du zientzietako laborategian erabiltzeko.

Robolab programaren lehen pantaila

Software komertzial hau Windows eta Mac ordenagailuetan erabil daiteke.

Pilot
Pilot mailarik oinarrizkoena da. Txantiloi batzuen bitartez ikaslea programazioaren logikan sartzen du. Ikasleak ikono ezberdinak aukera ditzake robotak ekintza batzuk egin ditzan. Txantiloi hauek babestuta daude, beraz, ezin dira aldatu. Egin daitezkeen aldaketak gutxi direnez programek beti funtzionatzen dute, beraz, emaitzak berehala lortzen dira. Pilot moduan lau maila dago eta ROBOLAB erabiltzen hasteko bidea irekitzen dute. Pilot modoaren pantaila
Inventor
Inventor modua bigarren fasea da. Erabiltzaileak bere programa garatuko du, diagramen leihoan ikonoak kokatuz. Inventor-ek lau maila ditu. Lau mailen artean dagoen aldea eskaintzen dituzten aukeretan datza: laugarren mailak lehenengoak baino programazio aukera gehiago eskaintzen dizkigu. Inventor-en azken mailak ROBOLAB-en potentzia osoa erabiltzeko aukera ematen du. Inventor modoaren pantaila
Investigator
Investigator modua zientzietako laborategian erabiltzeko diseinatua dago. LabVIEWen erreminten bertsio berezi bat eskaintzen du. Datuak jasotzea eskatzen duen esperientzia bat egiteko tresna interesgarria eta erabilgarria bilakatzen du RCX. RCX datuak biltzeko erabiltzen badugu (adibidez, gauean zehar gelako tenperaturaren bilakaera), Investigator-i esker datu horiek moldatu eta irudikatu ahal izango ditugu. Gainera, bertan praktikaren txostena idatz daiteke, eta bukatzeko inprimatu, ordenagailu bidezko aurkezpen bat sortu edo web orria sortzeko aukera ematen du. Inventor modoaren pantaila
Oharrak

Azken bertsioa 2.5.4 da, gaztelaniaz komertzializatzen da. Infragorrien bi dorreak onartzen ditu, serie zein USBn konektatzen dena. LEGOren bideokamera sentsore moduan erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Baliabideak

Software:

Liburuak:

Eskuliburuak Interneten:

Eskoletako esperientziak:

  • ROBOLAB proiektua: Proiektu hau Alacanteko Unibertsitateak jarri du martxan lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxeetan.
  • Community College of Indiana eskolako baliabide batzuk sarean jarri dituzte, adibidez, LEGO robotikako proiektuak.

Beste lotura batzuk

  • Unofficial FLL FAQ 04-i - RoboLab: Robolab-i buruzko hainbat galdera eta erantzun, FLL lehiaketari begira egina dago (ez da ofiziala). ingelesez
  • LEGO Dacta-ren orri ofiziala. Bertan, eskuliburuak, proiektuak, hainbat ikastetxeetan egindako lanen txostenak... aurki daitezke.
  • National Instruments: LabVIEW-en sortzaileak.
  • LDAPS (Adquisición de Datos y Sistema de Prototipos LEGO): Zientzia eta ingenieriaren inguruan garatutako ikasketa plana. ROBOLAB-en garapenean parte hartu dute. Gauza batzuk gaztelaniaz daude, gainerakoak, ingelesez.
  • ROBOLAB entzat sentsore berezia (DCP Microdevelopments).
  • Robotics Mailing List Robotikari buruzko banaketa zerrenda. LEGO MindStorms eta Robolab-en erabiltzaileek hartzen dute parte.