| |
Programazio hizkuntzak: NQC
LEGOk Robotics Invention System merkaturatu zuenean,
robotak egiteko hardware erakargarria jarri zuen guztion eskura,
baina softwareak oso funtzio mugatuak eskaintzen zituen. Hau dela
eta, hainbat jendek software berriak garatzeari ekin zion. Horien
artean Dave
Baum-ek garatutako NQC programazio hizkuntza dago. C-ren iturri-kode
zaharrean oinarritu zen, LEGO robotak programatzeko hizkuntza hau
garatzeko. Programa sofistikatuak garatzeko aukera ematen du. Ohiko
kontrol egiturak, funtzioak, subrutinak eta aldagaiak erabiltzen
ditu, eta roboten arteko komunikazioetarako behar den guztia ere
eskaintzen du.
Bricx Command Center
| Programen edizioa errazteko
asmoz, Utrecht-eko
Unibertsitateko Informatikako Departamentuan aplikazio
bat sortu zuten: RCX Command Center. Edizioan lagungarria
izateaz gain beste aukera batzuk ere eskaintzen zituen: robota
ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko panela (RCX Controller),
musika editatzeko teklatua (RCX Piano), diagnostikoak egiteko
aukera...
Ikasleekin RCX Command Center erabiltzeari
utzi ziotenean, iturri kodea erabiltzaileen esku jarri zuten.
Hortik aurrera John Hansen-ek hartu du bere
gain editore hau eguneratzeko eta hobetzeko erronka. Orain
Bricx
Command Center izena du. Eskura dagoen azken bertsioak
USBn konektatzen den infragorrien dorrearekin lan egiteko
baliagarria da. |

|
Oharrak
2004ko hasieratik Dave Baum-ek utzi dio berrikuntzak
egiteari eta hortik aurrera John Hansen-ek hartu du lekukoa.
NQC eta bere editoreak erabilpen librekoa dira
eta Interneten eskura daitezke. BricxCCren kodea John Hansen-en
orrian dago edonoren eskura. Windows, Macintosh eta Linux-en erabilgarria
da.
Azken bertsioetan egindako lanari esker, Pascal,
C eta C++ editorea bilakatu da.
Baliabideak
Jarraian aipatzen diren baliabide batzuk euskaraz
edo gaztelaniaz daude. Aipamena egiten ez denean ingelesez daudela
esan nahi du.
Softwarea:
Liburuak:
Eskuliburuak:
- NQC ikasteko biderik onena Mark Overmars-ek
idatzitako eskuliburua da. Webgune honetan euskaraz aurki dezakezu
dokumentuak atalean. Eskuliburu
hau ez da berria, eta ez ditu jasotzen azken aldaketak, hala ere,
hau da abiapuntua.
- "Guía del programador de NQC": Hau
NQCren 2.3r1 bertsioaren gida da. Gaztelaniaz duzu webgune honen
dokumentuak atalean.
Beste lotura batzuk
|