| |
Sarrera
Webgune honetan aurretik eginak genituen beste
bi elkartu ditugu, lehen, jarraian deskribatzen den proiektoari
dagokiona eta, bigarrena, denbora libreari zuzenduta genuen beste
bat.
Proiektua Proiektu
hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako ikasketa lizentzien
deialdian (E.H.A.A. 2000/ 05/ 10) kokatzen da. "Teknologia eta Robotika"
izeneko proiektua aurkeztu nuen onartua izan zen eta 2000-2001 ikasturtean
zehar aurrera eramaten ari naiz. Proiektuko atal ezberdinak egin
ahala Web orri honetan argitaratuko ditut, beraz, Web orri hau ikasturtea
bukatu arte ez da bukatua egongo.
Proiektuaren jatorria Azken
urteetan merkatuan robot txikiak egiteko material ezberdinak agertu
dira. Material hauek ez dira kostu handikoak, eta horietako batzuk
ikasgelan ikasketa maila ezberdinetan oso erabilgarriak izan daitezke.
Hori, Internet-en aurkitzen den informazio ugariarekin batera izan
da proiektu hau garatzeko arrazoi nagusia. Interneten robotika hezkuntzan
erabiltzeko proposamen ugari jasotzen da, eta guztion eskura daude:
unibertsitateek egindako ikerketak, irakasleek egindako proposamenak
eta ikasle taldeek egindako lanak. Gainera, jende ugaria da baliabide
berriak garatu ondoren Interneten guztion eskura jartzen duena.
Robotika hezkuntzan erabilgarria: zientzia-teknologia
ikasleak Azken urteetan informatika ikasgeletan
sartu da. Baliabide hauek ikasgelan erabiltzeko moduaz iritzi ezberdin
dago, gainera, poliki-poliki, hainbat gizarte inguruetan ikasleek
duten kultur informatikoa irakasleena baino zabalagoa da. Beraz,
aztertu beharra dago baliabide hauek ikasgelan erabiltzeko era.
Ikasgelan ordenagailua era ezberdinetan erabil
daiteke, baina nagusiki bi azpimarratuko nituzke: lehenengoan, jakintzan
oinarritutako sistemak sortzea erabiltzailea bertan nabigatu dadin
(Web Interneteko zerbitzuak, enziklopedia multimediak...); eta bigarrenean,
ikasgelan simulatutako laborategi bat jartzea metodo zientifikoaren
antzeko prozesuak aplikatzeko, horrela, ikasleek gertaera baten
inguruko hipotesiak mahaigaineratu ondoren esperimentuen bidez probatzen
saiatu ahal izango dira. Lehenengo bidea gizarte zientzietako egokia
izan badaiteke ere, bigarrena oso egokia da eduki teknologiko eta
zientifiko ikasteko.
Material aukera ezberdinak
| Ikasgeletan robotikako
proiektuak egiteko merkatuan material ezberdinak aurki daitezke.
Material hauek bi talde nagusitan sailka daitezke: lehenengoan,
aurrez definitutako morfologia duten robotak, eta bigarrenean
pieza txikiez egiten direnak (erabiltzaileak robotaren morfologia
erabakitzen du, bete behar duen funtzioari egokitua).
Lehenengo taldeko adibide bat Khepera robota
izan daiteke, eta bigarreneko LEGO MindStorms. Goi mailetan
Khepera moduko robotak egokiak izan badaitezke ere, irakaskuntza
ez-unibertsitarioan egokiagoak dira bigarren taldekoak. Gainera,
bigarren taldeko hauek engranaje, motore eta sentsoreak erabiliz
aukera ematen diote ikasleari bere robot propioak egiteko.
(Informazio gehiago "Robotika
Hezkuntzarako tresna" dokumentuan).
Webgune honetako Robotak
muntatzeko eskaintzak bestelako materialen erreferentziak
aurki daitezke. |
 |
Erabilgarritasuna Robot
txikien muntaketa eta programazioa arlo eta era ezberdinetan erabil
daiteke. Teknologian mekanika, elektrizitatea eta elektronika, pneumatika
eta programazioa lantzeko erabil daitezke. Informatikan programazioa
simulazio errealen bitartez ikasteko erabilgarria da (gainera aukeran
dagoen software eta hardware eskaintza oso zabala da). Aukerako
jakintzagai moduan eskain daiteke (ikus proposatzen den curriculum-a).
Eta natur zientziatan datuak eskuratzeko ere erabil daiteke.
Proiektu hau egiteko erabilitako materiala
Hemen egiten diren proposamenak merkatuan dagoen
material baten erabileran oinarritzen dira. Hain zuzen ere, LEGOk
komertzializatzen duen RCX adreilu adimentsuan. Morfologia ezberdinetako
robotak muntatzeko aukera ematen duen material hau erabat eskalablea
da, eta une honetan programazio tresna ugari dago aukeran (horietako
gehienak Interneten edonoren eskura, freeware motakoak baitira).
Hau LEGO
MindStorms eta LEGO
Dacta izenpean salgai dauden kit-etan aurki dezakezu.
Oharra
Zure
iritzia eskertuko da, eta hemen eskaintzen den zerbait gelan erabiltzen
baduzu zure esperientziaren berri izatea gustatuko litzaidake. |