Programazioa
Programazio hizkuntzei dagokionez aukera oso zabala
da, eta gainera, gehienak Interneten daude edonoren eskura. Gehienak
Windows sistema eragilearekin lan egiteko diseinatuta badaude, baina
batzuk, Macintosh, Unix eta Linux sistema eragilea duten ordenagailuetan
erabil daitezke.
Programazio hizkuntzak Hemen
ikasgelan erabilgarriak diren programazio hizkuntzez gain beste
batzuen berri ematen da, ikuspegi orokor bat ematen saiatu bainaiz.
Batzuk, LEGOk eskaintzen duen firmwarean (RCXren
sistema eragilea) oinarritutako proposamenak dira, besteek, berriz,
firmware berezi bat behar dute. Jarraian aurkezten direnak ez dira
aurki daitezkeen aukera guztiak.
RoboLab: Programazio hizkuntza honen interfazea grafikoa da,
eta programak fluxu diagramen antzekoak dira. LabVIEW-ek garatutako
programazio hizkuntza honek ez du spirit.ocx kontrolaren beharrik.
Beste batzuek baino aukera gehiago ematen du, programatzeko egokia
izateaz gain kalkuluak egiteko eta datuak grafikoen bitartez irudikatzeko
erabil baitaiteke. Interneteko komunikazioetarako prestatua dago.
Hezkuntza merkaturako diseinatutako programazio hizkuntza hau oso
intuitiboa da, eta Lego Dacta produktuekin komertzializatzen da.
(Windows, Mac). Informazio
gehiago -->.
C: C erabili nahi baduzu aukera ezberdinak dituzu: batzuk
egokitutako C programazio ingurua eskaintzen dute (NQC eta Interactive
C), beste batek C zuzenean erabiltzeko aukera ematen duen artean
(brickOS). Hizkuntza hau erabiliz hasteko egokiena NQC da, brickOS
erabiltzaile aurreratuentzat egokia den artean (honek ez du esan
nahi NQC aplikazio aurretatuentzat egokia ez dela). NQCk LEGOren
jatorrizko firmwarea erabiltzen du eta beste biek firmware propio
bat.
- NQC: Dave Baum-ek NQC programazio hizkuntza
garatu du RCX-a programatzeko. Hartu duen oinarria C izan da,
eta aplikazio aurreratuak egiteko aukera eskaintzen du. Informazio
gehiago -->.
- Interactive C (IC): C interaktiboa freeware
motako softwarea da. RCX modu interaktiboan erabiltzeko aukera
ematen du. Informazio
gehiago -->
- BrickOS (lehen legOS): Internet-en edonoren
eskura dagoen firmware honek C eta C++-en programatzeko aukera
ematen du. Beharbada, guztien artean ahaltsuena da (BrickOS firmware
propioa erabiltzen du). Informazio
gehiago -->
Spirit.ocx: Kontrol honek programazio inguru ezberdinetatik
RCX kontrolatzeko aukera ematen du, besteak beste, Visual Basic,
Visual C++, Delphi eta Visual Java++-tik. Informazio
gehiago -->.
RCX Code: Lego MindStorms-ekin batera datorren programazio
inguru grafikoa (Windows). Etxeko merkaturako siseinatuta.
Informazio gehiago
-->.
Java: leJOSek RCX Java erabiliz programatzeko bidea irekitzen
du. Informazio gehiago
-->.
LOGO: RCX LOGOz ere programa daiteke,
baina nik dakidanez soilik software komertzialen bitartez. Software
komertzialen artean gutxienez bi aukera dago RCX programatzeko:
Terrapin
LOGO (99.95$) eta LogoWriter Win. Zoritxarrez bigarrena japonieraz
dago. LOGO eta RCXren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, abiapuntu
egokiena MITen LOGO
Foundation izan daiteke. LOGOri buruzko informazioa gaztelaniaz
Antonio
Pantojaren webgunean aurkituko duzu. StarLOGO.
Firmwarea RCX-ren
firmwareari dagokionez aukera ezberdinak daude. Oinarrizkoena softwarearekin
batera datorrena da.
LEGO MindStorms RCX 2.0: Hau da LEGOk RCXrekin batera saltzen
duena. Atera den azken bertsioa 2.0 da, eta aukera berriak eskaintzen
ditu aurrekoarekiko (besteak beste aldagai gehiago erabiltzeko aukera).2.0
bertsio berri honen ezaugarri berriak erabiltzeko NQC-ren azken
bertsioa erabili behar da. RCX
2.0 BETA SDK-n aurki dezakezu. LEGO
MindStorms SDK 2.5 bertsioa Spybotic erabiltzeko oinarria eskaintzen
du.

Loturak
RCX.net-en
RCX Microsoft.NET-en bitartez kontrolatzeko behar duzuna aurkituko
duzu (C# edo VB.NET)
Adimen
artifiziala: Adimen artifiziala eta logikoa difusoa erabilitzen
duen LEGO proiektua.
Ada/Mindstorms
2.0: USAko aireko armadako akademian LEGO MindStorms erabiltzen
dute informatikako klaseetan, eta programatzeko Ada/MindStorms erabiltzen
dute. Programazioa Ada hizkuntzaz egiten da, eta bukaeran NQC kodea
bihurtzen da.
PBforth:
Programmable Brick FORTH. RCX programatzeko beste bide bat.
"Programación
de LEGO MindStorms bajo GNU/Linux". Hispalinux-en aurkezputako
ponentzia honetan Linux sistemetan LEGO MindStorms programatzeko
bi aukera deskribatzen ditu: NQC eta LegOS (gaztelaniaz dago).
LINUX: Lego
MindStorms Linux-ekin. Gida honen bitartez ikuspegi oso bat
ematen da.
WebBrick:
aplikazio honi esker Web orri batetik Internet-en bitartez LEGO
robot bat kontrola daiteke.
|