| Pneumatika
LEGOk transmisio pneumatikoak muntatzeko elementuak
eskaintzen ditu. Ez dira oso anitzak baina pneumatikari sarrera
egiteko behar den guztia eskaintzen du.
Zirkuitu pneumatikoen osagarriak ondoko hauek
dira
Konpresorea
Elementu pneumatikoak elikatzeko aire konprimitua
behar da, beraz, airea konprimitzeko sistemaren bat behar da.
Airea konprimatzeko modurik sinpleena enbolo bat
erabiltzea da, horren adibide bizikletako puzkailua. LEGOk horren
antzeko elementu bat eskaintzen du (ikus 1. irudia). Hasiera batean
eskuz eragiteko diseinatuta badago ere, motore batekin konbina daiteke
konpresore bat egiteko.
Hala ere, badago konpresorea egiteko aurrekoa baina
egokiagoa den beste elementu bat (ikus 2.irudia). Diametro txikiagokoa
da eta motore batekin muntatzeko diseinatuta dago.
Konpresorea osatzeko beste bi elementu behar dira:
aire-depositua eta presioa mugatzeko sistema bat. Lehenengoa 3.
irudian ikus dezakezu eta bigarrena asmatu beharra dago.
Orri
hauetan konpresorea egiteko ideiaren
bat daukazu, bestela jo ezazu Pneumatika
CHSSO orrira, bertan konpresore batzuk aurki baititzakezu, edo
Sergei
Ovorov-en orrian konpresoreak eta presioa mugatzeko sistemak
ikusteko.
Kontrol elementuak:
balbulak Zirkuitu pneumatikoak kontrolatzeko
balbulak erabiltzen dira. Balbulek airearen igarotzeari bidea irekitzen
edo ixten diote.
LEGOk balbula mota bakarra eskaintzen du, hain
zuzen, hiru irteera eta bi posiziokoa. Ondoko irudian balbula eta
bere barneko funtzionamenduaren eskema ikus ditzakezu.
Zirkuitu pneumatikoa RCXtik kontrolatu nahi badugu,
balbula elektrobalbula bihurtu beharko dugu. Honela, motore batez
balbularen posizioa aldaraziko dugu.
Zilindroak
Mugimendua sortzeko eta indarra transmititzeko
zilindroak erabiltzen dira. LEGOk efektu bikoitzeko zilindroak izenekoak
eskaintzen ditu, hau da, indarra bi noranzkoetan egiteko gai direnak.
Irudian ikus ditzakezu irudikatzeko erabiltzen den ikurrarekin batera.
Aurreko elementuak konektatzeko T konexioak, hodi
malguak eta zurrunak erabil ditzakegu (ikus irudian).
Loturak
- Techno-stuff-en
RCXarekin erabil daitekeen presostato bat komertzializatzen dute.
- Pneumatika
CHSSO: orri honetan informazio, eskema, urratsez urratseko
instrukioak, proiektu eta esperimentazio ugari jasotzen da. era
oso sistematizatuan egina. Fischertechnik-ekin egindako muntaketak
eskaintzen ditu ere.
- RC
serboa LEGOrekin erabiltzeko proposamena: honela, zirkuitu
pneumatikoetan balbulak RCX-tik kontrolatu ahal izango dira.
- Sergei
Ovorov-en pneumatics: Konpresore eta presioa kontrolatzeko
sistema. .DAT (MLCAD) artxibo bat ere eskaintzen du.
- Chris
LEGOTIC Page: pneumatikari buruzko atalean aire bidezko giharrak
nola egin azaltzen du.

* LEGO
elementuen irudiak Technica
webgunetik hartutakoak dira, Jim Hughes-en baimenarekin. |