| |
Mekanika
Atal honetan "Robotics Invention System" eta LEGO
dacta-ko "Team Challenge Set 9790D" kit-etako elementu
mekanikoek eskaintzen dituzten aukerak jasotzen dira. Gainera, kit
horietan ez dauden elementu batzuen berri ere ematen da. Internet-en
"The Art of Lego Design" (inglesez),
Ez da berria, baina hau da LEGOk muntaketa mekanikoak egiteko aukerak
deskribatzen dituen lehen lana.
Robotak muntatzeko kit berriak (NXT) TECHNICS serieko
piezak erabiliko ditu. LEGOren webgunean muntaketa
teknikak erakusten dituen ikastaro bat aurki dezakezu.
Egiturak
Robot, makina zein gauza gehienetako oinarrizko
elementua egitura erresistentea da. LEGO elementuen bitartez nolabaiteko
erresistentzia duten egiturak egin daitezke, baina horrela izan
dadin, hainbat arau jarraitu behar dira. Egiten ditugun egiturak
sendotu gabe utzi ezkero, pixkanaka-pixkanaka desegingo diren robotak
izango ditugu. Informazio gehiago.
Higidura eta indarren transmisioa
Egitura erresistenteaz gain, robot batek motor-aparatua
behar du, mugitzeko eta bete behar dituen atazak burutu ahal izateko.
Batzuetan, motorearen abiadura murriztu beharko da, eta bestetan,
biraketa-higidura higidura zuzen biturtu beharko da. Motor-aparatua
era egoki batean garatzeko sistemak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea
ezinbestekoa da. Informazio
gehiago
Baliabideak
Liburuak
Eskuliburuak Interneten
- "The
Art of Lego Design": 1995eko dokumentu honetan LEGO elementuez
gauza ezberdinak muntatzeko oinarriak jasotzen dira: egituretatik
hasita (neurriak, egiturak nola sendotu...) transmisio mekanikoetaraino.
Une honetan aukeran beste pieza asko eduki arren, MITen Fred Martinek
egindako dokumentu klasiko bat da.

- "Building
LEGO Robots for FIRST LEGO League" Dean Hystad. LEGO
roboten eraikuntza teknikei buruzko eskuliburu bat FIRST LEGO
Leaguen parte hartzen dutenei zuzenduta. Oso ondo dago. Norberak
erabiltzeko ez dago mugarik, baina ikasgelan erabili nahi bada
baimena
eskatu behar zaie.

Beste lotura interesgarriak
- Mike
Fusion-en Web orrian dispositibo mekaniko interesgarriak aurki
ditzakezu, instrukzioak eta guzti.

- "Batuketa
/ kenketa" Mekanismo honek bi biraketa mugimenduen batuketak
eta kenketak egiten ditu, oso interesgarria.

- Makina-erremintak:
web honetan LEGOz egindako makina-errekintak ikus daitezke, besteak
beste bostgarren ardatza duena, eta gainera mekanizatzen dute!!!
Bideo txikietan ikus daiteke beren funtzionamendua.

- "Transmisio
direkzionala": Biraketa noranzkoa batean irteerako bi
ardatz mugitzen ditu, eta bestea denean irteerak beste bi ardatz
ezberdin izango dira. Bitxia eta erabilgarria.

|