| Robotak zerekin montatu
Hezkuntzan
erabil daitezkeen hardware ezberdinak bi talde nagusitan sailka
ditzakegu:
- Aurrez definitutako morfologia duten robotak,
eta
- pieza txikiez muntatzen direnak.
Lehen taldekoan informatika eta elektronikako edukiak
lantzeko egokiak izan arren, alde batera utziko ditut, bigarren
hezkuntzan erabiltzeko egokiak ez direlako. Beraz, bigarren taldekoen
ezaugarriak aztertuko ditut.
Mota honetako robotek teknologiako eduki ezberdinetan
sakontzeko aukera ematen dute: proiektuen metodoa, mekanika, elektronika,
informatika eta zientzia eta teknologia eremuekin erlazionatutako
beste hainbat eduki. Honela, ikasleak bere robot propioak egin ditzake
eta curriculumeko hainbat edukitan esperientzia praktikoa bereganatzen
du. Software eta hardware konbinaketa ezberdinek gelan praktika
ugari egiteko aukera ematen dute, adibidez, horietako batzuk zientzietako
laborategian datuak erregistratzeko eta prozesatzeko gai dira.
Material ezberdinen ezaugarriak
Merkatuan dauden aukeren artean ezberdintasun handiak
egon daitezke, baina kasu guztietan elementu komun batzuk izango
dituzte. Eskaintza komertzial bat baloratzeko orduan kontuan hartu
beharreko zenbait faktore zerrendatzen saiatu naiz. Nire ustez ondoko
hauek dira gutxienezkoak:
- Egitura sendoak muntatzeko elementuak.
- Aparatu-motorra muntatzeko elementuak: motoreak
eta transmisio mekanikoak muntatzeko mota ezberdinetako engranajeak,
ardatzak...
- Zentzumen-aparatua: sentsoreak.
- Kontroladora: robotaren burmuina izango dena.
Sistema bat edo beste beharko du programak ordenagailutik robotera
transferitzeko. Kasu batzuetan kable bidezkoak izaten dira, beste
batzuetan berriz, irrati seinale edo argi infragorriaz transferitzen
dira.
- Robotaren portaera programatzeko softwarea.
Robotak muntatzeko sistema batek ikasgelan erabilgarria
den ala ez baloratzeko ondoko irizpide hauek erabil daitezke:
- Muntatzeko
eta desmuntatzeko erraztasuna: era azkar batean muntatzeko aukera
oso interesgarria izan daiteke.
- Programazio hizkuntza egokia izatea.
- Elementuak berrerabilgarriak izatea, hau da,
behin eta berriro muntatzeko eta desmuntatzeko aukera ematea.
- Eskalablea izatea, hau da, oinarrizko materiala
erosi ondoren aukera berriak ematen dituzten bestelako elementuak
eskuratzeko aukera izatea.
- Sistemarenak ez diren elementu propioak erabiltzeko
aukera: bestelako sentsoreak, bestelako sistemekin interkonexioa...
- Ordezko piezak eskuratzeko aukera izatea.
- Elementu pneumatikoekin osatzeko aukera izatea.
- Sistema
eragile ezberdinekin erabiltzeko aukera
- Prezioa.
Eskaintza komertzialak
LEGO
Proiektu hau LEGOk komertzializatzen duen RCX
adreilu adimentsuan oinarritu dut. Informazio
gehiago -->
Crickets Cricket
MITen garatutako ordenagailu txiki bat da. 9V-eko bateria erabiltzen
du eta bi motore kontrola ditzake. Informazioa bi sentsoreen bitartez
eskura dezake. Infragorrien bitartez elkarren artean komunika daitezke.
Programartzeko LogoBlocks softwarea erabiltzen du. Informazio
gehiago-->
Handyboard
Mikrokontroladore honen jatorria MITen dago. Cricket-a
eta RCXa baina potenteagoa da: 7 sarrera analogikoak, 9 sarrera
digital, 4 motore. Gainera LEGO motoreak, LEGO sentsoreak eta serbomotoreak
onartzen ditu. Handyboard programatzeko C erabiltzen da, eta aurrekoekin
alderatutzen baditugu goi mailetan erabiltzeko mikrokontroladorea
da. ROBOT
STORE (HK) edo Gleasson
Research-en eros daiteke. Handyboard-i buruzko informazio gehiago
Fred Martin-en "Robotic Explorations" liburuan eta Handyboard-en
webgune ofizialean aurkituko duzu.
189$etik gora aurki daiteke (montatu gabe bada
prezio merkeagoan). LEGO sentsoreak eta serbomotoreak erabiltzeko
hedapen-txartel bat behar da (45$ inguru).
Fischertechnik
Marka
komertzial honek ere robotak muntatzeko kitak eskaintzen ditu. Bere
webgunean
eskaintzen dituen produktuak ikus ditzakezu. Loturak
Xport
Robot Controller kontroladorak (XRC) Game Boy Advance eta LEGO
piezekin robotak garatzeko sistema aurreratu bat osatzen du. 
Robopolis:
Paris-eko denda baten webgunea.
Khepera,
Hemisson: robotak egiteko hardware eskaintza komertziala. Ikerketa
eta hezkuntzarako.
ROBOT STORE
(HK): hau toki egokia da robotak egiteko elementuak erosteko
(Handyboard, LEGO, OOPIC...). Ordainketa sistema ezberdinak onartzen
dituzte. 
|