:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 08/04/14

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  LEGO proiektuen marrazketa

Teknologian proiektu bat garatzen denean berebiziko garrantzia du ideiak grafikoki irudikatzeko gai izatea. Internet-en LEGOren inguruan sortutako komunitatebitartez harremanetan jarritako talde batek LEGOz egindako proiektuak marrazteko tresnen berri ematen da:

Ldraw: programa honen bitartez LEGO eraikuntzak irudika daitezke CAD sistema baten bitartez. Bista diedrikoak eta isometrikoan oinarritutako lehioetan ikusiko dugu eraikuntza. Piezak aurrez eginak daude eta egin behar dena aukeratzea eta elkartzea baino ez da. CADeko oinarrizko hainbat erreminta eskaintzen ditu: mugitu, biratu, rejilak, bisten aukeraketa, eta abar. Sortzen dituen artxiboak oso neurri txikikoak dira, objektuen erreferentziak erabiltzen dituelako. Instrukzioak sortarazteko baliagarria da, urratsak bmp formatoan esportatzeko aukera ematen baitu (ikus beheko ezkerreko irudia). Gainera, dohanekoa da. Komeni da honekin batera MLCAD instalatzea. LDraw webgunearen zati bat (instalazio instrukzioak eta beste zerbait gehiago ere gaztelaniaz dago).

MLCAD: ldraw programa DOSen oinarritzen da. Programa honi esker, ldraw windows ingurunean erabili ahal izango duzu ohiko leihoekin. Azken bertsioa 1.99R1 da, eta aurrekoekiko hainbat hobekuntza eskaintzen du. Gidaliburu bat dago gaztelaniaz eta frantsesez.

L3P: utilitate honen bitartez Ldraw programaz egindakoa PovRay programaz renderizatzeko egoki daiteke, *.pov artxibo bat sortuz. 

PovRay: Programa honi esker, Ldraw programaz egindakoari egindakoari itxura erreala eman ahal izango diogu (ikus eskubiko marrazkia). Ondorengo irudietan RCX-a ikus daiteke. Lehenengoa Ldraw-en ikusten den modukoa da, eta bigarrena PovRay-en bitartez errenderizatu ondoren.

LPub: Hala ere, instrukzio liburu bat egin nahi dugunean aurreko biak banaka erabiltzea luzea izaten da. Eman beharreko urratsak automatizatzeko LPub dago.

LeoCAD: Hau da Internet-en aurki daitekeen beste aplikazio bat. MLCAD-ez egindako modeloekin konpatiblea da. Nik behintzat, MLCAD nahiago dut.

Marraztutako modeloak ikusteko beste utilitate batzuk daude. Besteak beste L3Lab eta LDView. L3Lab DAT /MPD fitxategien bisorea da, eta egindako lanak modu azkarrean ikusteko aukera ematen du. Aurrez definitutako 15 bista. Saguaz objektua ikusteko angelua aukera dezakegu (oso era azkarrean).

RCX: Ldraw  
RCX: PovRay

 

Aurreko hauek guztiak dohanekoak dira. Beste bat ere badago, baina komertziala:  

LEGO CAD: programa hau LEGO enpresak eginikoa da.

Baliabideak

Softwarea:

  • Abiapunturik onena LDraw.org webgunea da: softwarea, instalaziorako argibideak...ingelesez

Liburuak:

Eskuliburuak:

  • MLCADen gida gaztelaniaz eta frantsesez frantsesez gaztelaniaz
  • Nightsolo's LEGO Section: LDraw-ek eskaintzen dituen piezen katalogoa PDF, MS Word eta HTML formatoetan. ingelesez