| Lan Proposamenak
Lan proposamenak
dokumentuan lanerako hainbat proposamen egiten dira. Jarraian horietako
bat aurkezten da:
Software bitarteko diferentziala
Robot mugikor bati alde bakoitzean motore jartzen diogunean, ez
da erraza izaten zuzen joatea. Hau, motoreak berdin-berdinak ez
direlako gertatzen da, eta gehienetan alde bat edo bestera joateko
joera izango du.
Arazo hau ekiditeko modu bat software bitarteko
diferentziala erabiltzea da. Alde bakoitzean sentsore-angeluar bat
jarriko dugu, eta softwarearen bitartez gurpilen biraketan egon
daitezkeen ezberdintasunak kontrolatuko ditugu, eta motoreak gelditzen
eta martxan jartzen zuzen mugitzea lortuko dugu.
Aparteko materiala: 2 angelu-sentsore.
Oharra: aparteko materiala LEGO Robotics
Invention System 1.5 kaxan ez dagoena da. |