Erreferentzia
| Informazio, ideia edo zeredozer
gehiago behar baduzu dokumentuak (batzuk nik idatzitakoak,
beste batzuk itzulpenak), bibliografia edo loturak ataletara
jo dezakezu. Liburuen artean Mario
eta Giulio Ferrariren "Building Robots with LEGO
MindStorms" da. Liburu honetan wegune honen aipamena
egiten da, nire ustez interes handiko liburua da. |
 |
RCX eta BIONICLE Manas
BIONICLE Manas (erref. 8539) motoredun bi modulu
ditu. Bakoitzak bi motore ditu. Motore hauek RCXtik kontrola daitezke
NQC erabiliz. Programa batetik Manas-en motoreak kontrolatu nahi
badituzu Rob Doucettek idatzitako dokumentua
eskuratu behar duzu (ingelesez dago).
Spybotics
Spybotics
LEGOk robotak egiteko komertzializatu duen azken sistema da. Hegoaldean
ez dago komertzializatua, beraz interesekoa baduzu iparraldeko denda
batera edo Interneteko on-line dendara jo beharko duzu.
LEGOk bere webgunean LEGO
MindStorms SDK 2.5 argitaratu du, bertan Spybotics-en datu teknikoak
jasotzen dira.
Programatzeko biderik interesgarriena NQC bera
da. BricxCCrekin batera eskaintzen den programadorearen gidan (3.0
a1 bertsioa) behar duzun guztia aurkituko duzu.
Liburuak:
|