:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 08/04/14

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  Bibliografia

Bibliografia honetan teknologiaz, robotikaz eta LEGO MindStorms-i buruzko erreferentziak jasotzen dira. Kasu guztietan inprimatutako materiala da. Bestelako referentziak WEB honen beste ataletan jasotzen dira.

Euskaraz:

 "Roboten mundu kezkagarria". GAIAK argitaldaria. Oinarrizko liburutegia 10. 1992

Informazio orokorra robotikari buruz.

Gaztelaniaz:

"La evaluación en el área de tecnología. Educación secundaria obligatoria " Rafael López Cubino. Amarú Ediciones. 1998

"Tecnología. Elementos para la programación de aula. Concreción del curriculum" Pablo Encinas y Fco Javier Alemás. Grupo editorial universitario. 1998

Automatismo eta kontrolari buruzko liburua. 26 kapituluetan zehar kontrolari sarrera interesgarria ematen dio. Kapitulu bakoitzean gai bat hartzen du, eta testu bidezko aurkezpen bat egin ondoren hainbat proposamen egiten ditu: kasu batzuetan zerbait behatzeko eskatzen du, eta bestetan proiektu proposamenak egiten ditu.egiten ditu. Jorratzen diren gaiak oso gertukoak dira, besteak beste, komuneko ur-angelaren funtzionamendua, semaforoak... Teknologia gelako liburutegian izateko.

"Jugar con las máquinas" Bernat Romani. Ters Torres/Edunsa Arg. 1999 (62 orrialde)

Automatismo eta kontrolari buruzko liburua. 26 kapituluetan zehar kontrolari sarrera interesgarria ematen dio. Kapitulu bakoitzean gai bat hartzen du, eta testu bidezko aurkezpen bat egin ondoren hainbat proposamen egiten ditu: kasu batzuetan zerbait behatzeko eskatzen du, eta bestetan proiektu proposamenak egiten ditu.egiten ditu. Jorratzen diren gaiak oso gertukoak dira, besteak beste, komuneko ur-angelaren funtzionamendua, semaforoak... Teknologia gelako liburutegian izateko.

 "ROBOLAB. Empezando. Guía del profesor para el Software ROBOLAB" Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta Arg. 1999 (72 orrialde)

LEGOk ROBOLAB-ekin batera saltzen duen eskuliburua da. Oinarrizko gida bat da. ROBOLAB-en ezaugarri nagusiak jorratzen ditu, hala nola, Pilot eta Inventor atalak mailaz maila aurkezten ditu eta ariketa batzuk eskaintzen ditu. Ez da Investigator atalean sartzen, ezta aplikazio aurreratuetan ere.

Investigator-i buruzko azalpenak ondorengo liburuan aurkituko duzu.

Liburuaren azala

 "ROBOLAB. Empezando 2. Guía del profesor para el Software ROBOLAB 2.0" Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta Arg. 1999 (58 orrialde)

Liburu honetan RoboLab-eko Investigator aukera deskribatzen da. Beharrezkoa datuen trataeran sartu nahi baduzu.

Liburuaren azala

 "LabVIEW 6i. Programación Gráfica para el Control de Instrumentación" Antonio M. Lázaro. Paraninfo Arg. 2001 (350 orrialde)

Cataluniako Unibertsitate Politeknikoan LabVIEW (ROBOLAB-en oinarria den programazio inguru grafikoa) erabiltzen dute instrumentazioaren kontrolaz ematen dituzten ikastaroetan. Bertako irakasle batek eta bere taldekoek liburu hau idatzi dute. Hau da gai honi buruz gaztelaniaz dagoen liburu bakarra, eta honelako programazio inguruaz noraino iritsi daiteken jakiteko egokia da. Liburuaren azala

 "Microbótica" José Mª Angulo, Susana Romero eta Ignacio Angulo. Paraninfo Arg. 1999

Mikrobotikari buruzko liburu interesgarria. Hiru atal nagusi ditu. Lehenengoa mikroboten teknologiaz: mekanika, elektronika, Informatika, motoreak, sentsoreak... Bigarrenean aplikazioak, robotikazaleentzat foroak... eta merkatuan dauden mikroboten deskribapen zabala. Hirugarren zatian, PIC 16F84 mikrokontroladorea erabiltzen duen mikrobot bat nola egin deskribatzen du. Liburuaren azala

  "Robots. Descubre cómo funcionan estas máquinas" Clive Gifford. SM Saber.1998

Irudiz betetako liburu honetan robotikaz ikuspegi orokor bat ematen da: robot industrialak, adimen artifiziala, robotak medikuntzan, nanorrobotak... Institutuko teknologia gelan edukitzeko modukoa. Ume eta gazteentzat erakargarria. Liburuaren azala

"Elektor" aldizkaria. 240, 241, 242, 246, 247, 265 eta 269 zenbakiak.

Bost zenbaki hauen bitartez RCX-i buruzko ikuspegi orokor bat eman dute. Programazioari dagokionez, gehienbat Visual Basic erabili dute, eta 241 zenbakian presentzia detektore bat nola egin deskribatzen du. Sentsore hau irakurleentzat duten zerbitzuaren bitartez eskura daiteke (2158 pzta).

265ean I2C interface deskribatzen du. Honen bitartez 128 sarrera kontrola daitezke.

269an Konpas sentsore bat deskribatzen da.

Aldizkariaren azala

"Nueva electrónica" aldizkaria. 195, 197, 199, 200, 201 eta 202 zenbakiak.

Aldizkari honetan LEGO dacta-ri buruzko artikuluak jasotzen dira. Zenbakiz zenbaki proiektu erraz bat jorratzen ari da, hurrengo zenbakietan jarraituko dena. Esan beharra dago informazioa tantaka eskaintzen duela. 199. zenbakian bestetik, erloju baten eraikuntzari ekiten dio, beste bi zenbakitan osatuko dena. Aldizkariaren azala
Frantsesez:

"Lego MindStorms. Les creations robotiques de Dave Baum" Arg. Eyroller.

"Dave Baum's Definitive Guide to LEGO MindStorms" liburuaren itzulpena.

Ingelesez:

Lehen liburua (Robot Builder's Bonanza) orokorra da, bigarrenean robotak kontrolatzeko Handyboard erabiltzen da eta gainerakoak LEGO MindStorms-i buruzkoak dira.

"ENGINEERING WITH LEGO BRICKS AND Robolab. The official guide to ROBOLAB" Eric L. Wang 2002 College House Enterprises

Liburuaren sarreran, autoreak dio liburu honen helburua ingenieritzako lehen mailako ikasleentzat erabilgarria izateaz gain, ROBOLABen erreferentzia gida bat erabiltzaileen esku jartzea dela. Argitaratutako bertsioa ez da amaitutako liburua. 2004an argitaratuko den liburuaren aurrerapena baino ez da (liburu osoak 8 kapitulu, eranskin batzuk eta on-line materiala izango du).

Zailtasunaren arabera sailkatutako lan proposamen ugari eskaintzen ditu. Bere webgunean argitaratutako lau kapituluen aurkibidea ikus daiteke.

Liburuaren azala

"Robot Builder's Bonanza" Gordon McComb 2000 Mc Graw Hill (750 orrialde)

Liburu honen azpititulua oso adierazgarria da: garestiak ez diren 99 projektu. Robotikaren oinarri nagusiei buruz sarrera egin ondoren, eraikuntza teknika, motoreak eta lokomozio aparatua, sentsoreak eta nabigazioa, ordenagailuak eta kontrol elektronikoa gaiak jorratzen ditu. Horrekin batera hainbat projektu praktiko eskaintzen ditu. Oso interesgarria da.

Liburuaren azala

"Robotic Explorations. A Hands-On Introduction to Engineering" Fred Martin 2001 Prentice Hall (460 orrialde)

Fred Martinek, Handyboarden sortzailea, orain dela urte batzuk "The Art of LEGO" argitaratu zuen Interneten. Bertan, LEGO Technic-ek egiturak eta transmisio mekanikoak egiteko eskaintzen zituen aukera ezberdinak jasotzen zituen.

Liburu honetan robotikaren bitartez ingenieritzan sartzeko bidea erakusten du. Bertan proposatzen diren roboten kontrola Handyboard mikrokontroladorea da. Robotikaren eremu ezberdinak jorratzen ditu: mekanika, elektronika, programazioa...

Liburuaren azala

"Core Lego Mindstorms Programming" Brian Bagnall 2002

Brian Bagnall-ek leJOS programazio inguruan interesatuta daudenentzat idatzi du liburu hau. Brian leJOS-en sortzailetako bat da (Java Virtual Machine para LEGO Mindstorms). 5 robot muntatzeko urratsez urratseko instrukzioak eskaintzen ditu. Gainera, distantzia sentsore bat eta "compass" sentsorea (iparorratza) nola egin eta programatu erakusten du.

 

Liburuaren azala

"LEGO MindStorms Interfacing" Don Wilcher 2002

 

 

Liburuaren azala

"Building Robots with LEGO MindStorms" Mario eta Giulio Ferrari Syngress 2002 (614 orrialde)

Liburu hau oso interesgarria da, eta ideia ugari eskaintzen du. Ez da instrukzioak urratsez urrats eskaitzen dituen horietako bat, ezta programatzen ikasteko gidaliburu bat. Ferrari anaiak aspaldian dira ezagunak LEGO robotikaren zaleen artean.

Liburu honetako atala nagusiak hauek dira: roboten eraikuntza eta programazioa (geometria, transmisioak, eraikuntza estrategiak, programazio hizkuntzak...); proiektuak (joku elektronikoak, laberintoak...) eta lehiaketetarako ideiak. Honez gain, gai hauekin erlazionatutako lotura ugari aurki daitezke.

Liburuaren azala

"Creative Projects with LEGO Mindstorms" Benjamin Erwin, Seymour Papert Ed. Adisson Wesley 2001

LEGO MindStorms sistemari sarrera egin ondoren, testuinguru ezberdinetan (eskolan, etxean eta lanean) garatutako 30 proiektu aurkezten ditu. Hauen artean igogailu bat (lau pisu ezberdinen artean mugi daitekeena) eta Fax bat auki ditzakezu (faxa LEGOren 8094 kaxa zaharrean oinarrituta diseinatuta dago). Programazioari dagokionez, ezagutzen ditudan liburuen artean hau da Robolab programazio hizkuntza jasotzen duen bakarra (Investigator erabiltzen du hainbat esperientzietan eta robot bat Internet-en bitartez nola kontrola daitekeen erakusten du). RCXCode, NQC eta Visual Basic ere erabiltzen ditu.

Liburua CD batekin saltzen da. Bertan proiektuen urratsez urratseko instrukzioak jasotzen dira erabilitako programekin batera. Gainera, roboten bideoak eta Robolab-en demo bat eskaintzen ditu.

Liburuaren azala

"ROBOLAB. Getting started 3. Teacher's Guidde for RoboLab 2.5 Software" Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta Arg. 2001 (44 orrialde)

Liburu honek aurreko biak osatzen ditu. Bertan, 2.0 bertsiotik 2.5era dauden berrikuntzak erakusten ditu. Ingelesez dago. Aurreko bien osagarria da.

 

Liburuaren azala

"Joe Nagata's Lego Mindstorms Idea Book" Joe Nagata. Arg. NO STARCH Press 2001

Joe Nagatak bere liburuan 10 modelo muntatzeko instrukzioak eskaintzen ditu. Batzuk nahiko sinpleak, beste batzuk korapilatsuagoak. Besteak beste mugitzeko sistema pneumatikoa erabiltzen duen robot bat eskaintzen du. Proiektuen instrukzioak http://www.nostarch.con/?robotics web orrian daude. Liburuaren azala

"Dave Baum's Definitive Guide to LEGO Mindstorms (Technology In Action)" Dave Baum. Arg. Apress 2000.

Dave Baum-ek NQC programazio hizkuntza garatu zuen informatikoa da. Liburu honetan sarrera orokor baten ondoren modelo eta proiektu interesgarriak eskaintzen ditu. Programazio hizkuntzari dagokionez NQC eta RCX Code erabiltzen ditu. Kapituluz kapitulu era progresibo batean sartzen ditu kontzeptu berriak. Dakarren CD batean NQC eta eskulibulua datoz. Liburu honen Web orrian hainbat instrukzio aurki daitezke.Nire iritziz oso gomendagarria.  Liburuaren azala

"Extreme Mindstorms: a Definitive Guide to Lego Mindstorms" Dave Baum, Michael Gasperi, Ralph Hempel eta Luis Villa. Arg. Apress 2000

Lau idazle hauek arlo ezberdinetan espezializatuta daude, eta bakoitzak hoberen egiten duenaz idatzi du. Dave Baum-ek R.I.S. 2.0-z eta firmware berrirako egokitua dagoen NQC 2.2. Ralph Hempel-ek pbForth-ekin lanean hasteko abiapuntua jartzen du.Luis Villak LegOS-ekin gauza bera egiten duen artean. Eta bukatzeko Michael Gasperik sentsore berriak egiteko ideiak eta eskemak ematen ditu. Aurreko liburuak nahikoak ez direnerako. Gomendagarria maila aurreratuan erabiltzeko. Liburuaren azala

"Introducing Robotics with Lego Mindstorms" Robert Penfold. Arg. Bernard Babani LTD 2000

Liburu honetan hainbat robot egiteko urrats-urratseko instrukzioekin batera, programatzen ikasteko gida aurkitzen da. Programatzeko Visual Basic eta RCX Code erabiltzen ditu. Liburuaren azala

"More Advanced Robots with Lego Mindstorms" Robert Penfold. Arg. Bernard Babani LTD 2000

"Introducing Robotics with Lego Mindstorms" liburuaren osagarria. Sentsore berriak egiteko instrukzio eta eskema ematen ditu, besteak beste, soinu sentsorea, argi sentsoreak eta ultrasoinuen sentsoreak. Liburuaren azala

 "The Unofficial Guide to LEGO MINDSTORMS Robots" Jonathan B. Knudsen Arg. O'REILLY 1999ko urria

Hamaika kapitulutan zehar LEGO MindStorms-en ikuspegi orokor bat ematen du. Kapitulu bakoitzean modelo bat eraikitzeko gida eman ondoren programazioari ekiten dio. Eraikuntza trikimailuak, mekanikako eraikuntza bitxi, biraketa sistema ezberdinak deskribatzen ditu. Programazioari dagokionez, hizkuntza bakoitzean gehiegi sakondu gabe, aukeran dauden gehienak jorratzen ditu: RCX Code, NQC, pbForth, Visual Basic eta LegOS. Bukaeran sentsore berriak egiteko ideiak eta eskemak ematen ditu. Hau guztia Internet-eko helbide mordoska batekin. Liburu honi buruzko informazio gehiago http://www.oreilly.com/catalog/lmstorms helbidean. Nire iritziz oso gomendagarria. Argitaletxearen Web orrian bere idazlan batzuk irakur daitezke. Liburuaren azala

 "Brick Layers. Creative Engineering with LEGO Constructions" Sheldon Erickson eta beste batzuk. AIMS Education Foundation 1996.

Liburu honek mekanikari buruz lanerako fitxak biltzen ditu. Fitxa hauetan indarra eta mugimendua transmititzeko sistema ezberdinak eta egiturak deskribatzen ditu. LEGO elementuak erabiliz muntaketak egiten ditu, eta jorratzen duen edukiari buruzko informazio orokorraz gain lan prozedurak, eztabaidagaiak, gaian sakontzeko bideak eta esperimentazioan hartutako datuak jasotzeko orriak. Maila oinarrizkoa da, eta lehen hezkuntzan eta DBHko hasieran erabiltzeko ideiak eskaintzen ditu.

Liburuaren azala

Ondorengo batzuk argitaratuta daude baina ez ditut ezagutzen

"Lego Mindstorms for Dummies" Michael Meadhra

"Jin Sato's Lego Mindstorms : The Master's Technique" Jin Sato. (2001eko abuztua)

"Programming Lego MindStorms with Java" Farrai (2002ko apirila)