Hizkuntza

Alarma Sistema

Kontuz, leiho berrian zabalduko da InprimatuE-posta

RCX

Artikuluen aurkibidea
Alarma Sistema
Programa
Orri guztiak

Ideiaren jatorria

Aste-santuko oporretan egun batzuk etxetik kanpo pasa genituen. Itzuli ginenean ezusteko galanta izan genuen etxeratzerakoan: instalazio elektrikoko diferentziala deskonektatuta zegoen, eta horren ondorioz izozkailuko janariak hondatuta zeuden.

Hau ikusita amak honela esan zidan: ea noizko asmatzen duzun zerbait honelako arazoak ekiditeko. Esan eta soluziobide bat diseinatzeari ekin nion.

Alarma Sistema telefono gainean Alarma Sistema telefono gainean

Ideiaren garapena

Lehenengo, argia berriro konektatzen duen robot bat egitea bururatu zitzaidan, baina honek indar gehiegi behar zuenez argiaren palankatxoa mugitzeko beste zerbaitetan pentsatu nuen: alarma bat jartzea telefono dei baten bidez, geunden tokian geundela entzun ahal izateko.

Argi dago telefono bat markatzeko diseinua konplexuegia izan daitekeela, bederatzi pultsazio eman beharko lituzkeelako, beraz, aurretik telefonoa markatzea eta ondoren robotak telefonoa deskolgatu eta "rellamada" botoiari eman ziezaion pentsatu nuen.

RCX-a argi-sarera lotuta dago adaptadore baten bidez, eta argia joaten denean barruko pilen argi-indarra erabiltzen hasten denean, jasotzen duen energia 9V baina baxuagoa denez, argia joan dela konturatzen da. Argazkitan ikus daitekeenez, robotak bi beso ditu. Batek, telefonoa deskolgatu egingo du argia joan ezkero. Besteak berriz, "rellamada" botoiari ematen dio deia gauzatzeko eta telefonoak segundo batzuk itxoingo ditu telefonoa hartzeko denbora eman diezagun RCXk soinuren bat eginez telefonoa hartzen duenak entzun dezan. Segundo batzuk igaro ondoren, RCXk berriro eskegi eta deskonektatuko da pilak ez gastatzeko.

Sistemaren bista orokorra Sistemaren bista orokorra

Azken zenbakia berriz markatzeko mekanismoa. Azken zenbakia berriz markatzeko mekanismoa.

Telefonoa konektatzeko eta esekitzeko mekanismoa Telefonoa konektatzeko eta esekitzeko mekanismoa

Sistemaren transmisio mekanikoen bista Sistemaren transmisio mekanikoen bista

Sistemaren transmisio mekanikoen bista Sistemaren transmisio mekanikoen bista

Zeharkako transmisioaz arduratzen den transmisioa Zeharkako transmisioaz arduratzen den transmisioa



+/-
Write comment
Name:
Email:
 
Website:
Title:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
 
Please input the anti-spam code that you can read in the image.
+/- Comments
Add New Search

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."