Webgunea berritzen lanetan
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2009(e)ko abendua(r)en 28-(e)an 22:47etan Lrobotik-k idatzia Larunbata, 2009(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 19:39etan
Webgunea zerbitzari honetara ekarri nuenetik nire asmoa edukien kudeatze sistema aldatzea zen. Orain horretan ari naiz, Joomla! erabiltzen ari naiz, niretzat esperientzia berri bat eta denbora pixka bat beharko dut martxan jartzeko.
Joomla!k eskaintzen dituen aukeren artean webgune eleanitz kolaboratzaileak sortzea da. Nire asmoa webgunea kolaborazioei irekitzea da, Joomla!rekin posible da eta atea irekita dago nahi duenak bere proiektuak hemen aurkezteko.
Bestetik, orria elebiduna izango da, ahal dudan neurrian edukiak gaztelaniaz zein euskaraz igoko ditut.
Webgune zaharreko edukiak hona sartzen hasi naiz, baina dena hona pasa bitartean hemen aurkituko dituzu. Goiko menuan foroa, wikia eta blogerako loturak dituzu.
Galdera, iradokizuna edo kolaboraziorako proposamenaren bat baduzu, pasa zaitez forotik edo nirekin kontaktuan jarri.
Comments |
|
|
Powered by !JoomlaComment 3.26
|





